2007-12-05

Egia da, garai batean ikastetxe bat osatzen zituzten estamentuek ez zutela erreparatu jolastokiaren antolamenduan, eta bakarrik antolatu zuten hormigoizko superfizie bat saski baloian eta futbolean aritzeko. Gaur egun, jolastokirako ikuspuntuak aldatu dira eta hainbat gabezi eta beharrak somatzen ari dira antolakuntza eta erabileraren inguruan. Hainbat eskoletan espazioa eta ekintzak birantolaketarekin hasi dira, zeren oso agerikoa zen baloiaren jabetasuna patio orduetan. Hik Hasi aldizkarian 2006.eko ekainaren zenbakian kontzatzen dute Bilboko Zamakolako ikastetxearen esperientzia . Horrelako esperientziak errepikatzen dira hainbat ikastetxetan. Nik gaia honekin jakinmina nuenez, nire ondoko jendeari galdetzen diot ea nola dauden beraiek ezagutzen dituzten jolastokiak antolatuta eta gero eta leku gehiagotan ari dira gai honekiko zerbait egiten.

2007-11-05

patioaren antolamendua

Jolastokia leku fisikoa da non umeek hainbat momentu pasatu behar dute beraien eskola orduetan. Batzutan leku hauek ez daude oso ondo ornituta eta hainbat oztopo jartzen dituzte ekintzak aurrera eramateko. Zenbat istripu sortzen dira patioan materiala eta baliabideak ez daudelako behar beste zainduta? jolastokia elkarbizitzarako lekua ere bada , baina askotan hau ez da kontutan hartzen eta eskola inguruan edozein gauzari esaten diogu patioa, honen antolakuntza kontutan hartu barik. Honetaz Mexikoko hezkuntza Departamentuan erreparatu dute eta hainbat entsaio idatzi dute.

2007-10-15

hausnarketa


jolastokia gure eskoletan jolasteko lekua bakarrik ote? jolasaren bidez energia erretzen dugu oso ona gorputzarako izaten da gainera, baina, jolasaren bidez zer edo zer gehiago egin dezakegu? hezkuntzaren ikuspuntutik nola aprobetxa dezakegun jolastokia izango da nire hausnarketarako gaia blog honetatik.