2007-12-05

Egia da, garai batean ikastetxe bat osatzen zituzten estamentuek ez zutela erreparatu jolastokiaren antolamenduan, eta bakarrik antolatu zuten hormigoizko superfizie bat saski baloian eta futbolean aritzeko. Gaur egun, jolastokirako ikuspuntuak aldatu dira eta hainbat gabezi eta beharrak somatzen ari dira antolakuntza eta erabileraren inguruan. Hainbat eskoletan espazioa eta ekintzak birantolaketarekin hasi dira, zeren oso agerikoa zen baloiaren jabetasuna patio orduetan. Hik Hasi aldizkarian 2006.eko ekainaren zenbakian kontzatzen dute Bilboko Zamakolako ikastetxearen esperientzia . Horrelako esperientziak errepikatzen dira hainbat ikastetxetan. Nik gaia honekin jakinmina nuenez, nire ondoko jendeari galdetzen diot ea nola dauden beraiek ezagutzen dituzten jolastokiak antolatuta eta gero eta leku gehiagotan ari dira gai honekiko zerbait egiten.

No hay comentarios: